Zer da Baietz42!

Iturri ofizialek diote Zuiako herritarren %30,5ak badakiela euskaraz, eta %51,5ak euskaraz ulertzen duela, nahiz eta horietako batzuk ez hitz egin. Hala ere, hizkuntza erabileraren kale neurketak dio Zuiako elkarrizketen %5,8 baino ez dela euskaraz.

Ezagutza eta erabileraren arteko aldea oso handia da. Sinetsita gaude, halabaina, baldintza egokiak ditugula bultzada bat emateko euskararen erabilerari. Horretarako, nahikoa da albo batera uztea bai euskaldunok bai erdaldunok errotuta ditugun zenbait jokabide, eta geure egitea ohitura berri batzuk.

Ohitura aldaketa hori sustatzeko, ekimen xume bezain eraginkor bat jarri nahi dugu martxan, gure herrian. Baietz42! izena jarri diogu, eta ez du soilik hizkuntza ohiturak aldatzea xede. Baditu beste helburu nagusi batzuk ere: besteak beste, zuiar euskaldunak ahalduntzea eta aktibatzea.

Laburbilduz, Baietz42!, Ekainaren 21tik 23ra, 42 ordu iraungo dituen herri erronka da. Aldez aurretik konpromisoa hartu duten 3 parte-hartzaile mota desberdin izango ditugu:

1. Euskaraz hitz egiten dakitenak: 42 orduz euskarari ahalik eta gehien eutsiko diotenak, betiere, komunikagarritasuna galdu dabe.

2. Euskaraz hitz egin ez, baina ulertzen dutenak: 42 orduz haiekin euskaraz hitz egiteko gonbita egingo dutenak.

3. Euskara ulertzen ez duten euskaltzaleak: 42 orduz euskaldunei euskaraz egiteko bideak erraztuko dizkietenak.
Bestalde, egitasmoaren bi ezaugarri azpimarratu nahi ditugu:

Positibotasuna: herri erronka modu ludikoan planteatzen dugu. Giro goxo eta alaian burutu nahi dugu; inor mindu gabe, baina egingarria den uste osoarekin.

Egunerokotasuna oinarri: ez dugu euskararen aldeko jai erraldoi bat antolatu nahi; euskaraz bizitzeko estrategiak probatu nahi ditugu. Hori horrela, eguneroko ekintza xume eta normalak dira gure xede, helburua ohituren inguruan hausnartzea baita. Hala, konturatuko gara nola funtzionatzen dugun, eta nola funtziona genezaken.

Zuiar guztiei luzatzen diegu esperientzia berri honetan parte hartzeko gonbita: euskaldunei zein erdaldunei; merkatariei zein erosleei; etorkinei zein bertakoei; helduei zein gazteei. Eskatzen dugun gauza bakarra zera da: herri erronkak irauten dituen 42 orduetan zehar, hartutako konpromisoari eustea.

Zer da Baietz42!?

¿Que es Baietz42!?

Berriak

Baietz42! martxan dago ekimen ugarirekin

Baietz42! prestaketa lanak martxan daude eta aste honetarako ekimen ugari ditugu esku artean motorrak berotzen hasteko. Hau da hain zuzen aste honetarako egitaraua: Maiatzak 24, asteazkena, 17:00etan Gurutze Gorrian, murala egiten hasteko lehenengo kedada herritarra Maiatzak 25, osteguna, 17:30 Bitorianoko Txokoan, txapak egiteko auzolana Maiatzak 27, larunbata, 09:00 Udaletxean TELP ikastaroaren hasiera (10 ordu) Maiatzak …

Baietz42! aurkeztu dugu

Erronka polita jarri diogu zuiarrok gure buruari. Datorren ekainaren 21etik 23ra, 42 orduz, euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu Baietz42! ekimenean izena ematen dugunok. Joan den ostiral arratsaldean egin zen ekimenaren jendaurreko aurkezpena, eta http://baietz42.infozuia.eus/ webgunean dago, ordutik, ikusgai, ekimenaren gaineko informazio guztia. Hona hemen, webgunetik aterata, ekimena zertan datzan azaltzen duen pasartea: Ekimen xume bezain …

Baietz42! dinamika aurkeztuko dugu

Baietz42! Zuian euskara bultzatzeko eta bere normalizazioan sakontzeko ekainaren 22 eta 23an burutuko den dinamika izango da, bertan 3 parte-hartzaile ezberdin egongo dira, euskaraz mintzatzen direnak, euskaraz mintzatzeko gai ez baina ulertzeko gai direnak, euskaraz ez mintzatu ez ulertu baina euskararekiko jarrera ona dutenak. Dinamika honen nondik norakoak ostiral honetan emango ditugu udaletxe plazan 18:30etan …

AhoBizi

EUSKARAZ DAKITENENTZAKO AHOLKUAK:

AHALDUNDU, ERABAKI: Uxatu beldurrak, erauzi lotsak, erantzi gutxiegitasun ustea eta jantzi duintasuna. Erabaki euskaraz egingo duzula.

AKTIBATU: Har ezazu jokabide normaltzat guztiei euskaraz egitea. Zuk euskaraz egiten baduzu, ziur besteek ere egingo dutela.

EDONON ETA EDONOREKIN: Lehenengo hitzak euskaraz: ez oinarritu itxuran, adinean, jatorrian… Sorpresa ederrak hartuko dituzu. Euskaraz ez badaki, berak esango dizu.

ZUK EUSKARAZ, BESTEAK ERDARAZ: Zuiako %51,5ak euskara ulertzen du. Haiekin hitz egiterakoan zuk euskarari eutsi, nahiz eta haiek erdaraz egin. Ez da zaila; ohitura kontua, baizik. Poliki eta argi hitz egin.

MOTZEAN BETI EUSKARAZ: Eguneroko elkarrizketen %80 oso motzak dira: tabernan, erosketak egitean, ezagunekin… Betiko esaldiak dira, intuizioz ere uler daitezkeenak, euskaraz.

OHITURAK ALDATU: Posible da lagunekin eta senideekin hizkuntza ohiturak aldatzea. Kontuaz hitz egitea da lehen pausoa; gaia mahai gainean jartzea. Baietz 42! ekimena baliatu horretarako.

EMAN ZENTZUA EUSKARA IKASTEARI: Euskara ikasten ari direnekin euskaraz egin.

MOTIBATU BESTEAK ZUK EUSKARAZ EGITEN: Zuk euskaraz egitean, gogoa piztuko diezu ingurukoei euskaraz egiteko eta euskara ezagutzeko.

EROSO SENTITU, IRRIBARREA LAGUN: Edozein egoera lasai hartu; irribarretsu. Egoera gutxi sortuko zaizkizu zure gogokoak ez direnak. Zureari eutsi, eta sentitu eroso.

Baietz42! AhoBizi-entzako aholku guztiak

Ekimenaren aurretik bete beharreko balorazio fitxa

BelarriPrest

EUSKARA ULERTZEN DUTENENTZAKO AHOLKUAK:

IZAN ZAITEZ KONPLIZE: Euskararen erabilera igotzen lagun dezakezu. Euskaraz hitz egiten dakitenek zurekin euskaraz egin dezakete, nahiz eta zuk erdaraz erantzun.

ESKATU ERREPIKATZEKO: Euskaraz zuzentzen zaizunari, eskaiozu, lasai, esandakoa errepikatzeko, edota polikiago hitz egiteko. Ez du pentsatuko astuna zarenik.

ZUREKIN ERE BAI: Eskatu euskaraz hitz egiten dutenei, zurekin ere euskaraz egiteko. Taldean zaudetenean ere, besteek euskaraz egin dezatela, nahiz eta zuk gero gazteleraz erantzun.

EUSKALTEGI ONENA, EGUNEROKO BIZITZA: Egunerokotasunean euskarari lekua egiten badiozu, denbora laburrean, geroz eta gehiago ulertuko duzu, eta geroz eta hobeto moldatuko zara euskaraz.

KONFIDANTZAN ERRAZAGO: Euskara pixka bat badakizu, eman lehenengo pausua: aukeratu gertuko dituzun euskaldun pare bat, eta hasi haiekin euskaraz hitz egiten.

PIXKA BAT ES MUCHO: Nahiz eta euskara gutxi jakin, erabil ezazu: agurrak, hitzak, aginduak, errepikatzen diren esaldi motzak… Zurekin dauden euskaldunek eskertuko dizute.

Baietz42! BelarriPrest-entzako aholku guztiak

Ekimenaren aurretik bete beharreko balorazio fitxa

BideLagun

ERDALDUNENTZAKO AHOLKUAK:


Estar a Favor es permitir a los que están contigo que lo hablen. Pideles que NO PASEN A HABLAR EN CASTELLANO POR TI.

Seguro que ENTIENDES MÁS de lo que crees. Haz la prueba.

LAS CONVERSACIONES MIXTAS SON LA CLAVE. Pide a alguien del grupo que te susurre en castellano el hilo de la conversación. Tú puedes tomar parte en ella en castellano y las demás personas contestar en euskara.

Baietz42! Todos los consejos para las BideLagun

Ficha que se ha de rellenar antes de la dinámica